Audientzia
'Yo Sé Más Que Tú'k errekorra lortu du
EiTB
Astelehenean eskainitako atala inoizko ikusiena izan da, % 10,4ko audientzia zatia eskuratu du eta 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Astelehenean, azaroak 18, eskainitako 'Yo Sé Más Que Tú' lehiaketaren atala inoizko ikusiena izan da. Iñaki Urrutiak aurkezten duen saioak orain arteko audientzia-zatirik onena eskuratu zuen, % 10,4koa, eta 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin esparruan.
Bestalde, Javi Sierrak astelehen gauetan aurkezten duen 'Juego de Cartas' lehiaketak oihartzun handia du. Azaroaren 18ko saioak % 13,7ko audientzia-zatia izan du eta 247.000 ikus-entzulek jarraitu dute emanaldia uneren batean.