Itxi

22:30ean

Varsoviara bisita egingo dute, gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Leyre Samanesek bertan bizi diren zazpi euskaldun izango ditu gidari: Itxaso, Iñaki, Ivan, Luis, Ainara, Kevin eta Asier.

Leyre Samames Varsovian, 'Vascos por el Mundo' saioaren bideo batetik hartutako irudi batean

ETB2ko 'Vascos por el Mundo' saioak Poloniako Varsovia hiria ezagutzera gonbidatuko gaitu gaur gauean Leyre Samanes erreportariaren eskutik. Ohi denez, bertan bizi diren zenbait euskal herritarren laguntza izango dute; kasu honetan, Itxaso (Plentzia), Iñaki (Iruñea), Ivan (Barakaldo), Luis (Bilbo), Ainara (Donostia), Kevin (Ermua) eta Asier (Bilbo) izango dira gidariak. 

Itxasok Varsovia komunista ezagutzera eramango gaitu, Zientziaren eta Kulturaren Jauregia, Bizitzaren Museoa eta Nowy Swiat kalea. Iñakik, berriz, Legia taldearen futbol zelaia eta Lazienki parkea erakutsiko dizkigu. 

Ivanek hirigune historikoan barrena murgilduko gaitu, eta Luisek Chopin musikariaren hirian barrena. 

Ainara bizi den Praga auzoa gerran suntsitu ez zen bakarra da. Bertan paseatuko dira Leyre eta biak. 

Azkenik, Kevinen eta Asierren eskutik Varsoviako Guetoaren hondarrak eta egun oso modan dagoen Hala Gwardi merkatua bisitatuko ditu Leyrek. 

'Vascos por el Mundo' ostegunero izaten ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en 22:30ean.

Informazio gehiago (2)