Kargatzen...
Itxi

Aste berezia

Belaunaldien arteko lehia, aste honetan, 'Atrápame si Puedes' saioan

EiTB

Modu honetara emango ditu eskerrak Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urtea bukatzera doa eta "Atrápame si puedes" lehiaketak eskerrak eman nahi dizkie sei urtez jarraitzaile izan dituen ikus-entzuleei. Hori dela eta, eskerrak emateko aste berezia prestatu du: belaunaldien arteko lehia.

Sei izango dira aste osoan zakua irabazteko lehian arituko direnak: Lasa, Sopelan bizi den eibartarra, 'urrezko belaunaldia' ordezkatuz; Mariaje Barakaldoko ile-apaintzailea, baby-boom garaikoa; Javi Gasteizko game-masterra, X belaunaldikoa; Leire erizain arabarra, Y belaunaldiko ordezkaria; Joxepo Iruñeko zurgina, millennials garaikoa; eta Juana, Getxon bizi den ingeles-irakasle argentinarra, Z belaunaldiaren izenean.

"Atrápame si puedes" aste berezi hau azaroaren 25etik 29ra emango da eguerdietan, 14:00etatik 15:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)