Kargatzen...
Itxi

22:15ean

'Misión imposible 2' akziozko filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

Leer en Castellano

Sagaren bigarren pelikulan, Ethan Hunt agente berezia Sydneyra joan beharko da, terrorista bilakatutako agente ohi batek duen birus hilgarri bat berreskuratu eta suntsitzeko.

Tom Cruise 'Misión Imposible 2' filmaren fotograma batean

Gaur gauean, ETB2k Misión imposible 2 (Mission: Impossible 2) akziozko filma eskainiko du. John Wook zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, Tom Cruise, Dougray Scott, Thandie Newton, Ving Rhames eta John Polson dira.

Sagaren bigarren pelikulan, Ethan Hunt (Tom Cruise) agente bereziaren misioa Sydneyra joan eta Sean Ambrose (Dougray Scott) terrorista bilakatutako agente ohiak duen Quimera birus hilgarria berreskuratu eta suntsitzea izango da, Ambrosek milioika lagun kutsatu aurretik. Misioan lagun izango ditu Luther Stickell (Ving Rhames) informatikaria, Billy Baird (John Polson) gidari aditua eta Nyah Hall (Thandie Newton) nazioarteko lapurra.

Ez galdu Misión imposible 2 akziozko filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.