Kargatzen...
Itxi

Pilota

Binakako Txapelketako lehen jardunaldia, gaur gauean, zuzenean

Leer en Castellano

Azkoitian Ezkurdia-Martija eta Altuna III.a-Galarza bikoteek 22:00etan jokatuko duten partida ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

2020ko Binakako Txapelketan arituko diren pilotariak. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaurko pilota emankizuna Azkoititik egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, bertan hasiko baita Binakako Txapelketa.

Promozio mailako Egiguren V.a-Erostarbe / Salaberria-Garmendia partidarekin hasiko da jaialdia. Lehen mailako norgehiagoka jokatuko da ondoren: Ezkurdia-Martija / Altuna III.a-Galarza.

Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

Informazio gehiago (1)