Itxi

22:30ean

'Yihadistas: ¿Estamos en su punto de mira?' erreportajea, gaur, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Kriminologian adituekin arituko dira eta gainera, kondenatutako yihadisten, terroristen senideen, biktimen, immigranteen eta Euskadiko komunitate musulmaneko kideen testigantzak bilduko ditu saioak.

'Yihadismo.¿Estamos en su punto de mira' erreportajeaen irudia

Terrorismo yihadista gure garaiko gaitzetako bat da, zoritxarrez. Arrisku global honen ezaugarri eta datu guztiak biltzeko asmoarekin, 'Yihadistas: ¿Estamos en su punto de mira?' erreportajea eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek, gaur, 22:30ean. Arantza Ruiz kazetariak egingo du erreportajearen aurkezpena.

Alde batetik, polizien, kriminologian adituen, ikertzaileen eta psikologoen testigantzak bilduko ditu saioak, eta, bestetik, kondenatutako yihadistekin, terroristen senideekin, biktimekin, meskitetako imanekin eta Euskadiko komunitate musulmaneko kideekin arituko dira.

Azkenaldian, mehatxuzko mezu bat mugitzen ari da sare sozialetan. Estatu Islamikoarekin erlazioa duen talde klandestino bat da mezuaren egilea eta horrela dio: 'Besterik gabe hiltzeko!' eta '¡Como sea y donde sea!'. Sinesgarriak al dira mehatxu hauek? Benetan al dago euskal gizartea haien helburuen artean?

Galdera horiei erantzuteko hainbat gonbidaturen testigantzak bilduko ditu saioak, horien artean: Juan Vicente Bilbao, Ertzaintzaren inteligentzia kriminaleko komisario burua; Antonio Garcia Martín legelaria, M11 terrorismoaren biktimen elkarteko kidea; Valentziako unibertsitateko Christian Moreno legelaria eta kriminologian aditua; Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia; Saliha Ben Ali, Siriako gerran hildako jihadista baten ama; Dominique Bons, atentatu batean bere buruaz beste egin zuen terrorista baten ama; Raquel Alonso de Francisco, senar ohiarengandik heriotza-mehatxuak jaso zituen emakumea; Dominique Kielemoes, Pariseko atentatuetan semea galdu zuen ama; César San Juan, EHUko psikologia kriminaleko irakaslea; Aziz Messaoudi, Euskadiko Federazio Islamikoko presidentea; Jose Luis de la Cuesta, EHUko Euskal Kriminologi Institutuko zuzendaria; David Garriga, kriminologian aditua eta CISEGeko presidentea; Javier Zaragoza Tejada, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko fiskala, ziberterrorismoan aditua; Bahae Eddine Boumnina, CISEGeko delegatua Marokon; Mohammed A. Rafiqui, kartzelan kondena bete duen jihadista; José Moisés Pérez Cornejo, Polizia Nazionaleko Euskadiko burua; Abderrahim Mousaif, Euskadin 15 urte daramatzan marokoarra; Naima Khoulaed, Abderrahimen emaztea eta lau seme-alaben ama; Allal Eddouri, Mungiako komunitate islamikoaren presidentea; Rudiuane Chakouch, Marokoko etorkina, herrikideak laguntzen saiatzen dena; Said Ben Elhas, Barakaldoko Attawid meskitako arduraduna; eta Lhoussayn Khouya, Marokoko etorkina eta iturgina.

'Yihadistas: ¿Estamos en su punto de mira?' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.