22:30ean
EiTB Maratoiaren aldeko 'Juego de Cartas' saioa, gaur gauean
EiTB
La Gastroteka Danontzat, Remenetxe, La Cepa eta Akebaso jatetxeek parte hartuko dute eta EiTB Maratoira bideratuko dituzte sariaren 3.000 euroak.
EiTB Maratoiarekin bat egiteko asmoarekin, asteleheneko 'Juego de Cartas' saioak aurreko edizioetako jatetxe irabazleak bilduko ditu atal berezi batean. Haur minbiziaren aldeko ikerkuntzara bideratuko dute lehiakideek sariaren 3.000 euroak.
Aste honetako saio berezian parte hartuko duten jatetxeak hauek izango dira: Hondarribiko La Gastroteka Danontzat, Gorka Irisarri ordezkariarekin; Muxikako Remenetxe, Rosa Maria Etxeandiarekin; Donostiako La Cepa, Aitziber Pollos ordezkariarekin; eta Atxondoko Akebaso, Izorne Luengorekin.
Lehiakideek, gainera, laguntzaile bereziak izango dituzte. Alaia, Kepa, Beñat eta Alex umeek gaixotasun larria izan dute, eta orain, sendatuta, jatetxe batean laguntzeko gai direla erakutsiko dute.
'Juego de Cartas' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.