Itxi

22:15ean

'Billy el Niño'ri buruzko erreportajea, gaur, '360º' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Antonio González Pachecoren heriotza dela eta, ETB2k "360º" saioak Billy el Niñori buruz egindako erreportajea berreskuratu du.

Billy el Niño. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

'360º' saioak Billy el Niño ezizenez ezagutzen den Antonio González Pacheco izango du protagonista. Gaur zendu den polizia ohiak Estatuko gerra zikinaren lehen urteetan jokatu zuen papera aztertzen du. 

Ana María Pascual kazetariak utzi zuen agerian 1977 eta 1981 urte bitartean Iparraldean talde terrorista ultraeskuindarrek burututako zenbait atentaturen egileekin Billy el Niño-k izandako ustezko harremana. Hortik abiatuta, Eider Hurtadok aurkeztu eta zuzendutako saioak ikerketa abiatzen du. Benicassimera eta Madrilera jotzen dute Billy el Niño-rekin hitz egin eta gerra zikinarekin nahastuta egon ote zen galdetzeko. Gaur egun nola bizi den eta alderdi ultraeskuindarrekin duen harremana aztertzen dute. 

1980ko Hendayais tabernan izandako atentatuko biktimetako batekin, Juan Jose Inciarte, eta haren abokatuarekin, Miguel Castelles, hitz egiten dute, Billy en Niño atzean egon ote zen jakiteko. 

Bigarren kasu bat ere ikertzen dute, Atochako hilketa. Kasuan akusazio taldeko kide izan zen Cristina Almedia abokatuarekin mintzatuko dira. 

Billy el Niño: La impunidad de los crímenes franquistas erreportajea gaur izango da ikusgai, '360º' saioan, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)