Itxi

20:00etan

Antoñanan egongo da 'Historias a Bocados' saioa gaur

EiTB

Joseba Arguiñano solasean eta sukaldean arituko da Kanpezu udalerriko kontzejuko hainbat bizilagunekin.

Antoñanan izango da 'Historias a Bocados'. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

'Historias a Bocados' saioa Kanpezu udalerriko Antoñana kontzejura joango da, gaur, bertako bizilagunekin solasean eta sukaldean aritzeko.

Hasteko, 52 urteko Oskar Anzuolarekin elkartuko da Joseba. Arabako Mendialdea ondo baino hobeto ezagutzen du Anzuolak. Inguru horretako turismo arloan egiten du lan, eta 'Mendialdea' aldizkaria zuzentzen du.

Horrez gain, Fernando Saenz de Jauregi (66 urte) Antoñanako bizilagunarekin bilduko da. Besteak beste, San Bizente Martiriaren parrokiara eramango du sukaldaria.

Koldo Berruetak (55 urte) istorio asko ditu kontatzeko. Berruetak egurra lantzen duen tailerrean egingo dute hitzordua, eta Josebak pieza bat landu ondoren, Koldoren etxera abiatuko dira biak.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.

Informazio gehiago (2)