Itxi

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Estibalizko santutegian izango da arratsaldean

EiTB

Leer en Castellano

Santutegiaren eta ingurukoen berri jakitera joango da sukaldaria bertara.

Joseba Arguiñano Emiliano Ozaeta monje beneditarraren azalpenak entzuten. Argazkia: EiTB

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa Estibalizko santutegian izango da gaur. Gasteiztik 10 kilometrora dago Estibaliz, Arabako Lautadaren erdian.

Filosofia eta Artearen Historian graduatua eta Erdi Aroko Araba proiektuko kidea den Isabel Mellenek hartuko du Joseba. Arabako ondare erromanikoaren inguruan ikertu eta horren berri ematen du Erdi Aroko Araba proiektu kooperatiboak.

Monje beneditarren elkarte txiki batek zaintzen du Estibalizko santutegia, eta horietako bat da Emiliano Ozaeta, 77 urteko monjea, 11 urte egin zituenetik bertan bizi dena. Estibalizko Ama Birjinaren irudia gordetzen duen eliza erromanikoa erakutsiko dio Josebari.

Halaber, Argomaizko paradorera ere joango da aurkezlea, eta Manuel Quintanar zuzendariaren eskutik ezagutuko du.

Azkenik, Javier Susok Estibaliztik Andollura doan bide berdearen xehetasunak kontatuko dizkio.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)