Itxi

22:15ean

'El Conquis'eko aurpegi ezagunak, Gabonetako 'Atrápame si puedes' saio berezian

EiTB

Leer en Castellano

Julian Iantzi, Juanito Oiarzabal, Eneko Van Horenbeke, Isabel Landa, Ismael Pereira eta Ainhoa Etxebarria izango dira saioan.

'Atrápame si Puedes. Christmas Edition'eko lehiakideak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Gabonetako bigarren saio berezia eskainiko du 'Atrápame si puedes' lehiaketak gaur gauean. EiTB Maratoiaren aldeko saio berezia izango da eta 'El Conquis'eko aurpegi ezagunenak arituko dira nor baino nor.

Patxi Alonsok aurkeztuta, Julian Iantzik, Juanito Oiarzabalek, Eneko Van Horenbekek, Isabel Landak, Ismael Pereirak eta Ainhoa Etxebarriak 3.000 euroko zakua izango dute jokoan. Irabazitako dirua haur-minbiziaren inguruko ikerketaren aldeko EiTB Maratoia ekimenera bideratuko dute.

Lehiekataren fase ezberdinetan, gonbidatuek gainontzeko lehiakideen inguruko galderak erantzun beharko dituzte. 'Conquis Familia'ko kideek ondo ezagutzen al dute elkar? Nor da besteei buruz gehien dakien lehiakidea?

Horrez gain, 'El Conqusitador' realityan egin ohi den bezala, puntuazio onena lortuko duten bi lehiakideak aurrez aurre arituko diren bi taldeak gidatzeko ardura izango dute, kapitainen modura.

Gabonetako bi aste hauetan zehar, gainera, lehiakide dibertigarri eta ezagunenak egongo dira lehiaketaren eguneroko emanaldietan eta 'El Conquistador' saioko lehiakideek umorez beteko dituzte asteburue eguerdietako emanaldiak.

'Atrápame si Puedes. Christmas Edition' saio berezia gaur izango da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)