22:15ean
La Pamplonesaren mendeurreneko kontzertua, gaur, 'Oholtzan' saioan
EiTB
Navarra Arena pabilioian grabatutako ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu 22:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko 'Oholtzan' saioan Iruñeko La Pamplonesaren mendeurreneko kontzertua izango dugu ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
J. Vicent Egeak zuzentzen duen taldeak ikuskizun paregabea eskaini zuen iragan urriaren 26an Navarra Arenan, 8.000 lagunen aurrean, hiriko talde ezberdinek lagunduta: Iruñeko Orfeoia, Iruñeko Udaleko gaiteroak eta txistulariak, erraldoien eta buru handien konpartsa, Duguna dantza taldea, Beat-Less taldea eta Serafin Zubiri, Javier Erro eta Natalia Lacunza abeslariak.
1919ko urriaren 11n eskainiko zuen La Pamplonesak bere lehenengo emanaldia, pasodoble eta jota bat hiriko kaleetan zehar joaz. Ehun urte eta egun batzuk geroago, merezitako omenaldia jaso zuen.
'La Pamplonesak 100 urte. Beti elkarrekin' emanaldia, gaur gauean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.