22:30ean
'Historias a Bocados' berezia Arabako Errioxan, Ander eta Josebarekin, gaur gauean
EiTB
Ander Gonzalez eta Joseba Arguiñano sukaldariak bigarren neurketa gastronomikoan lehiatuko dira.
Gaur gueko 'Historias a Bocados' saio berezian, Ander Gonzalez eta Joseba Argiñano sukaldarien arteko bigarren topaketa izango dugu ikusgai. Anderrek eta Josebak Arabako Errioxako txoko ezberdinak ezagutuko dituzte bertako auzokideen istorio bitxienak entzuteko asmoarekin, eta ondoren, bien arteko bigarren norgehiagoka gastronomikoan parte hartuko dute.
Hasteko, Villabuena-Eskuernagako Ibaola harriak hilerri megalitikora joango dira. Bertan, Joseba Ibañez nekazariak toki berezia prestatu die bi sukaldariei erronka berria abiatu aurretik motorrak berotzeko.
Ondoren, bakoitzak bere bidea hartuko du. Josebak Tasio Antoñana Samaniegoko azken artzaina ezagutuko du, eta elkarrekin, saiheskiak xirmendutan erreak jango dituzte. Ondoren, Leandro Sanchez arkeologo eta lurpeko upategietan adituak Bello Berganzo upategiaren jatorria eta historia azalduko dio, Angel Bello Berganzo jabeak bisita egiten dien bitartean.
Ander, bere aldetik, Oiongo festetako sinboloa den Cachi-aren mozorroa jantziko du eta Juanjo Andollok sinbolo ezagunaren jatorria azalduko dio. Ondoren, Guardiako Erregeen Santa Maria elizara joango da eta Faustino Ayalaren eskutik, mugimendua duen jaiotza barroko ikusgarria ezagutuko du.
Bi sukaldariak Guardiako Alai Erretegiko sukaldean elkartuko dira berriz ere eta epai-mahai zorrotz baten aurrean sukaldean duten trebezia erakutsi beharko dute. Anderrek zapoa amerikar erara prestatuko du zizare gorrituekin, eta Josebak bere aldetik, jumbo langostinoak barazkiekin egingo ditu. Nork irabaziko du?
'Historias a Bocados' saio berezia gaur gauean, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.