Itxi

Gaurtik aurrera

Igor Siguero kazetaria, ETB2ko 'QMEC' saioko aurkezle berria

EiTB

Leer en Castellano

Arantza Ruizek eta Igor Siguerok gidatuko dute 'Qué Me Estás Contando' arratsaldeetako magazina.

Igor Siguero kazetaria. Irudia: EiTB

Gaurtik aurrera, Igor Siguero kazetariak ETB2ko 'Qué Me Estás Contando' saioa aurkeztuko du, Arantza Ruizekin batera. Euskal Telebistako albistegietan ibilbide luzea izan du Siguerok eta, Ion Aramendiren lekukoa hartuta, ilusioz eta gogoz ekingo dio erronka berri honi.

17:15ean hasi eta 19:30ak arte, 'Que Me Estas Contando' saioak egun eguneko gai politiko eta sozialak aztertuko ditu, betiere, modu arin eta dibertigarri batean. Bi aurkezleek elkarrekin aurkeztuko dituzte magazinaren bi tarteak: sofan egiten den solasaldia eta egun eguneko gaien inguruko mahai-ingurua.

 

Informazio gehiago (1)