Itxi

Gabon Zaharreko saio berezia

'Al 2020 con Puro Relajo' ikuskizuna, gaur, Gabon Zaharreko kanpaien ostean, ETB2n

EiTB

Leer en Castellano

Bere ibilbide osoko abestirik ezagunenak bilduko dituen ikuskizuna eskainiko du Puro Relajo talde nafarrak.

Puro Relajo taldea, EiTB Jaian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Puro Relajo taldearen musikarekin hasiko du ETB2k urte berria. Boskote nafar honek zuzeneko musikaren indar guztiarekin ekingo dio 2020 urteari eta bere ibilbide osoaren errepasoa egingo duen kontzertua eskainiko du. Euskal Herriko eszenatokietan 2013an hasi zirenetik, 500 kontzertu baino gehiago eman ditu Puro Relajok eta zazpi disko atera ditu. Taldearen kanta ezagunenak entzuteko aukera izango dugu 'Al 2020 con Puro Relajo' ikuskizunean, horien artean, 'Marina Marina ',' La mochila azul ',' Échame la culpa' edo 'Gracias a la vida' abestiak.

Musika eta ikus-entzunezko ikuskizun dinamikoa izango da, urrian, Barakaldoko BECean ospatu zen EiTB Jaian grabatuta. Maider Caballero, Laura Nieto, Itziar Sanchez eta Maialen Lecunberriren kolaborazio zoragarriak izan zituen, baita Eduardo Morante eta Fátima Cervantes M. Orbegozo Dantzaki Eskolako dantzarienak ere.

Emozioa eta poza uztartuz, 'Al 2020 con Puro Relajo' saioak urte hasiera gogoangarria eskainiko du, 00: 15etik aurrera, ETB2n. Aurretik, Sara Gandarak, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Izabatik zuzenean eskainiko dituzte kanpaiak.