Itxi

Musika eta dantza

'Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin', gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

Leer en Castellano

Agus Barandiaranen Korrontzi taldeak, hainbat gonbidaturekin batera, eskainitako ikuskizun handia ikusteko aukera izango dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Agus Barandiaranen Korrontzi taldeak, gonbidatu nabarmen anitzekin batera, 'Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin' kolorez eta sorpresaz beteriko ikuskizun handia eskaini zuen, Zugarramurdiko Leizean. Gaur ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera.

Publikoan 500 lagun baino gehiago bildu zituen ikuskizunak eta 150 parte hartzaile pasa ziren oholtza gainetik: Lesakako Udal Banda, Izaskun Iturrik zuzendutako Bera, Leitza, Ataun eta Tafallako dantzarien koreografiak, Atarrabiako Abesbatza eta Arratiako Felix, Leon eta Maurizia erraldoiek parte hartu zuten, besteak beste. Zugarramurdiko sorginek ere, suaren inguruan eserita, eszenatokiko mugimenduak adi-adi segitu dituzte. Agus Barandiaranen trikitixarekin batera, Dani Conderen gaita, Garikoitz Mendizabalen txistua eta Leturiaren panderoa entzungo ditugu.


Bideoak (1)