Itxi

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Nafarroako Lana ibarrean izango da gaur

EiTB

Leer en Castellano

Sukaldariak 'Errusia txikia' bezala ezaguna den herrira txangoa egingo du.

Joseba Arguiñano Lana ibarrean. Irudia: EiTB

Gaur, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa Nafarroako Lana ibarrean izango da. Bertan jasaten dituzten negu gogorrengatik 'Errusia txikia' bezala ere ezagutzen dute Biloriak, Narkuek, Ulibarrik, Galbarrak eta Gastiainek osatzen duten udalerria.

52 urteko Conchi Galdeanok hartuko du Joseba. Agiriak digitalizatzen egiten du lan Galdeanok eta herriari buruzko webgunea sortu du.

Lana ibarra osatzen duen herrietako batean, Bilorian, ikazkinak badira oraindik, eta Josebak Euskal Herrian gelditzen den azken ikazkin profesionala ezagutuko du. 57 urteko Miguel Lander da bera. Aurtengorako egin duen ikatz guztia erakutsiko dio biltegian. Bertan saltzen die ikatza bezeroei.

Lana ibarrean oinezko ibilaldiak egiteko aukera amaigabea da. Josebak Esteban Ugarte inguruko historia oso maite duen mendizalearekin egingo du hitzordua, berarekin hainbat txango egiteko.

Galbarra herrian, berriz, Miguel Landak bere nekazal etxea, Landa nekazal etxea, erakutsiko dio.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)