22:00etan
'Fair Saturday, Irekitze ekitaldia. 1.000 ahots' ikuskizuna, 'Oholtzan' saioan
EiTB
Besteak beste, Bilboko Udal Musika Bandak, eta 40 abesbatza biltzen dituen Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak hartu dute parte.
Gaur, 'Fair Saturday, Irekitze ekitaldia. 1.000 ahots' ikuskizuna eskainiko da 'Oholtzan' saioan. Bilbao Arenan grabatutako ekitaldian izen handiko artistak bildu ziren abesti klasikoak eta arrakastatsuak kantatzera.
Besteak beste, Bilboko Udal Musika Bandak eta 40 abesbatza inguru biltzen dituen Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak hartu zuten parte, Jose Ramon Vilaplanaren zuzendaritzapean. Gonbidatutako musikarien artean, berebat, Urko, Zea Mays, Marta Ubieta, Mikel Atxalandabaso, Maira Campbell eta Pascual Molongua egon ziren.
'Fair Saturday' ikuskizuna Bilbon jarri zen abian 2014. urtean, Black Friday egunari aurre egiteko kultur mugimendu gisa. Gaur egun, nazioarte mailako 125 herrialdetara zabaldu da.
'Oholtzan' 22:00etan dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.