Aktualitatea
Pedro Sanchezen inbestidura, 'En Jake' saioan
EiTB
Asteburuan Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak zuzenean jarraituko du inbestidura saioa.
Asteburuan 'En Jake' bereziak egongo dira Pedro Sanchezen inbestidura saioa dela-eta, ETB2n eta eitb.eus-en.
Larunbatean, Xabier Lapitzen saioa 08:30ean hasi eta zuzenean eskainiko da 14:00ak arte. Arratsaldean ere leihoa zabalduko du 'En Jake'k, 19:00etatik 20:00etara, Madrilgo Kongresuan jazotakoa laburtu, eta azken ordu hori zuzenean eskaintzeko.
Gaur, igandea, 'En Jake' 08:30etik 14:00etara jarraitu ahal izango da berriro.
Ohi denez, bi kolaboratzaile mahai izango dira saio berezi hauetan. Leire Torre kazetariak emango du berri Madriletik, eta Cristina Vargasek, Bartzelonatik. Orobat, hainbat kazetari eta aditu pasako da mikrofonoetatik inbestidura aztertzeko.