Itxi

Audientzia

'El Conquis'en estreinaldia, ordutegi nagusian audientzia-buru % 24,7ko kuotarekin

EiTB

Leer en Castellano

2012. urtetik saioak izan duen hasierarik onena izan da.

Julian Iantzi 'El Conquistador del Caribe' saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

'El Conquistador del Caribe' saioa asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen % 24,7ko kuotarekin, 2012tik saioak izan duen hasierarik onena. Halaber, 306.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioak aurtengo 36 parte-hartzaileen izenak eman zituen ezagutzera, eta talde berde eta gorriko kapitainak aurkeztu zituen: Patri Espinar eta Gotzon Burgos, hurrenez hurren. Horrez gain, lehiaketaren hasiera ikusgarriaren aurrerapena eskaini zuen, eta Julian Iantzik, Karibetik zuzenean, abenturaren kokapen berria ezagutzera eman zuen: Dominikar Errepublikako Los Haitises Parke Natural ikusgarria.

'El Conquistador del Caribe' abenturaren lehen atala datorren astelehenean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean, eta datorren astean hasiko da 'El Conquis' solasaldia ere, asteazken gauero abenturaren analisia eta protagonisten elkarrizketak eskainiko dituen saioa.

'El Conquistador' sare sozialetan eta eitb.eus-en

'El Conquistador del Caribe'ko estreinaldiak harrera ezin hobea izan zuen sare sozialetan eta eitb.eus-en.

Saioaren hasierarekin batera, #conquisestreno etiketa Twitterren joera izan zen. Nabarmentzekoa da, gainera, 'El Conquistador' saioak sare sozialetan biltzen duen familia handia: ia 40.000 jarraitzaile ditu Facebook sarean, 27.000 baino gehiago Twitterren, eta 16.600, berriz, Instagram-en.

Halaber, 24.000 erabiltzailek baino gehiagok ikusi zituzten 'El Conquistador del Caribe' saioko edukiak eitb.eus-en estreinaldiaren egunean (iaz baino % 16 gehiago). 

Informazio gehiago (2)