Itxi

22:30ean

'Tras la huella obrera de Pasionaria' dokumentala, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Leer en Castellano

1895ean Gallartan jaio zen Dolores Ibarruri langileen buruzagiaren ibilbidea errepasatu, eta hainbat lekukoen laguntzaz tokatu zitzaion garaia oroituko dute.

Dolores Ibarruri 'Pasionaria'. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, Tras la huella obrera de Pasionaria dokumentala izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en. Dolores Ibarruri 1895ean, Gallartan, meatzari familia batean, jaio zen buruzagi komunistaren inguruan jardungo da ikus-entzunezkoa. Arantza Ruiz kazetariak egingo dio sarrera.

"Garaileen eta garaituen historia luzea kontatzen du dokumentalak. Halaber, heroi istorioa ere bada", diote saioaren egileek. Meatzearen alboan, Gallartan jaio zen emakume jostun eta sei seme-alaben ama, Dolores Ibarruri bera heroia da. "Pasionaria ezizenez ia duela mende bat egiten zituen hitzaldi eragingarrien oihartzuna Trianoko mendi eta Nerbioiaren aldamenean oraindik entzuten dela dirudi". Dokumentalak langile borroka harrek utzitakoa aztertuko du.

Ekoizpena, orobat, hainbat lagunen testigantzaz osatu da. Esate baterako, Pasionariaren ondarea eta Madrilgo La Almudenan hilarria zaintzen duen Lola bilobaren hitzak  bilduko dituzte. Baita, oraindik bizirik dauden meatzari zaharrenaren hitzak ere, 90 urteko Carmelo Uriarterenak, Gallartako Meatze Museoan Dolores Ibarruriren figura zaintzen duen gizona, alegia. Orduko garaiak ekarriko dituzte gogora, halaber, Fernando eta Jose La Navaleko langile ohi eta amaiezina den industria krisiaren biktimak.

Euskal langile mugimenduaren sorlekuaren iragana oraina eta etorkizunean barrena ibilbidea egitea da dokumentalaren asmoa. 

Tras la huella obrera de Pasionaria, gaur, 22:30ean, izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.