Itxi

Emisio egunak eta orduak

Nola eta noiz ikusi 'El Conquistador del Caribe'?

I.A. | Eitb.eus

Leer en Castellano

Euskaditik kanpo bizi diren ikusleek Canal Vasco eta ETBSat bidez, eitb.eus-en eta Nahieran ikus dezakete saioa.

'El Conquistador del Caribe'. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Telebistako abenturazko telerrealitate saiorik gogorrena bueltan da, berrituta, eta Dominikar Errepublikatik, Haitises Parke Nazionaletik, hain zuzen ere. Urtero bezala, Julian Iantzik "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hamaseigarren edizioa aurkeztuko du. Hona hemen "El Conquistador del Caribe" ikusteko bide eta ordutegien zerrenda.

ETB2 eta online

ETB2n astelehenetan izango da saioa ikusgai, 22:15ak aldera. Asteazkenetan, ordu berean, "El Conquis 2020" eztabaida-saioa emango dute, Patxi Alonsoren eskutik. Egun eta ordu berean, eitb.eus-en streaming bidez izango dira saioak ikusgai mundu osoan zehar.

Canal Vasco

Amerikatik, "El Conquistador del Caribe" Canal Vasco bidez izango da ikusgai, astelehenetan, 21:15ean Argentinatik eta 19:15ean Mexikotik. "El Conquis del Caribe" eztabaida-saioa asteazkenetan izango da ikusgai, ordu berean: 21:15ean Argentinatik eta 19:15ean Mexikotik.

ETBSaten, saioa astelehenetan izango da ikusgai, 02:15ean, eta eztabaida-saioa, asteazkenetan, ordu berean.

Atal guztiak, nahieran

Gainera, "El Conquistador del Caribe"ren eta eztabaida-saioaren atal guztiak "El Conquis"en saio osoak izeneko atalean eta EiTB Nahieranen izango dira ikusgai, telebistan eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazio gehiago (3)