20:00etan
'Historias a Bocados'ek Hondarribiko Arkolla auzora bisita egingo du arratsaldean
EiTB
Joseba Arguiñano bizilagunekin mintzatuko da, elkarrekin jaki gozo bat prestatzen duten bitartean.
'Historias a Bocados' saioak Hondarrabiko Arkolla auzoa ezagutuko du gaur. Joseba Arguiñano bizilagunekin kontutan arituko da, elkarrekin jaki gozo bat prestatzen duten bitartean.
Koldo Ortega duela 70 urte jaio zen Barakaldon. Gerora, Hondarribiko emakume batekin ezkondu, eta bertara etorri zen bizitzera. Hainbat unibertsitate karrera ikasi ditu, horietako bat Historia, eta Hondarribian bizi denetik ez dio herriaren historia ikertzeari utzi. Duela urte batzuk beste egile batzuekin Hondarribiko baserriak liburua idatzi zuen. Hondarribi guztiko 200 baserriren berri ematen du liburuak eta horietatik 40 baserri baino gehiago Arkolla auzokoak dira.
Mari Carmen Gonzalezek eta bere familiak Endanea Garden lorazaintza zentroa kudeatzen dute. Gurasoek, Gonzalez-Goikoetxea familiak zabaldu zuten lora haztegi gisa duela 40 urte. Endanean bertan egingo du hitzordua Mari Carmenek Josebarekin, eta biek batera lora eta landare apaingarriak prestatuko dituzte.
Ion Areitiok 27 urte ditu eta bere ametsa bizi guztian familiako baserrian lan egitea da, Mugarrieta baserrian. Josebak behien ukuilua garbitzen topatuko du Ion, eta ez du zalantzarik izango bota egokiak jantzi eta laguntzeko. Lanean eta solasean arituko dira, eta Ionek Bike-Trial txirrindularitza modalitatean iaioa dela kontatuko dio. Mundu mailan brontzezko domina eta Europako txapelketan urrezkoa irabazi ditu.
'Historias a Bocados' saioa 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.