Itxi

22:30ean

Bukarest, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Pedro Mardones kazetariak Errumaniako hiriburua eta Transilvaniako eskualdea ezagutuko ditu Ricardo, Rafael, Jon, Lucia, Maite eta Nerearen eskutik.

Pedro Mardones kazetaria Bukaresten. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

"Vascos por el Mundo" saioan, Pedro Mardones kazetaria eta Raul Perez kameraria Bukarestera joango dira gaur gauean, Errumaniako hiriburua ezagutzera, bertan bizi diren Ricardo, Rafael, Jon, Lucia, Maite eta Nerea euskaldunen eskutik.

Bi milioi biztanle baino gehiago dituen hiri eklektikoa da Bukarest. Paris txikia ezizenarekin da ezaguna, gerra arteko garaian, arkitekto frantziarrek eraikin neoklasiko ikusgarriak eraiki baitzituzten hiriko kale nagusienetan. Bestalde, Nicolae Ceausescuren erregimen komunistaren eragina ere oso nabarmena da, bai hiriko arkitekturan, bai hiritarren nortasunean.

Hiriburuaz gain, Errumaniako eskualde ospetsuena ezagutuko dute ostegunean: Transilvania, banpiroen eta kondairen lurraldea. Bram Stokerren Drakula eleberrian deskribatu zuen gazteluak Karpato mendietan dagoen Bran herriko gazteluaren antz handia dauka, eta bertako istorioen berri jasoko du saioak.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)