Itxi

Gaur, 22:30ean

Lehen jokoari eta dueluari egin beharko diote aurre neskek, ezustean, 'El Conquis'en

EiTB

Leer en Castellano

Abentura hastearekin batera, neska askoren jomugan egongo da Nekane; Patri kapitainak, gainera, oraindik taldekideak ezagutu barik izendatu beharko ditu.

Talde berdearen lehiakideak. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, lehen jokoari eta dueluari egin beharko diote aurre neskek, ezustean, 'El Conquistador del Caribe' ETB2ko saioan.

Oihanaren erdian, Julianekin egingo du topo neskek bakarrik osatzen duten talde berdeak (Maja). Saioko aurkezlearekin elkartu ondoren, laster ohartuko dira Dominikar Errepublikara zaldiz heldu ostean izandako jai-giroak ez duela askorik iraungo. Elkarrekin lehiatu beharko dute neskek, eta irabazleak bakarrik lortuko du immunitateak ematen duen lasaitasuna. Albisteak ezustean harrapatuko du taldea. Lehia eta estrategiak azaleratuko dira, eta Nekane jomugan egongo da; menderatu beharreko lehiakidea dela pentsatuko dute askok.

Immunitate jokoan, arraunean egin beharko dute txalupa txiki baten gainean ibilbidearen tarte batean; igerian beste batean; eta, azkenekoan, gogorrenean, sare erraldoi bat izango dute protagonista.

Desafioaren ostean, izendatu aurreko estrategia eta aliantzen ordua iritsiko da. Sorpresarik handiena, baina, Patrik, kapitain berriak, jasoko du, taldekideak ezagutu barik izendatu beharko dituela jakitean.

Neskek lehorreratzea intentsitate handiz bizi duten bitartean, bere aurkariak ezagutu eta beste talde batzuen kontra lehiatzeko irrikan daude talde gorriko mutilak. Bestalde, pazientzia ez da Gotzonen bertuteetako bat, eta abenturako unerik larrienetakotik igaroko du gorrien kapitainak saioarekin duen harremanak.

'El Conquistador del Caribe' astelehenero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)