'El Conquis'en 2. atala
Neskak gogor lehiatzen hasi dira eta Vane izan da lehen biktima
EiTB
Idoiak irabazi du berdeen lehen immunitate jokoa; Nekanek, Mariak eta Elenek Vane kanporatu dute enborrak mozteko dueluan.
E eguna iritsi da emakume gazteen taldearentzat "El Conquistador del Caribe" saioan. Festa batekin hasi da eguna, eta drama batekin bukatu da. Los Haitisesera poz handiz iritsi dira saioaren 2. atalean, baina Vanessak goibel esan dio agur abenturari. Julianen ahotan iritsi zaie neskei lehen kolpe handia: lehia ahizpen artekoa izango zen, beraietako bat etxera joango zen eta izendapenak uste baino azkarrago etorriko ziren. Patriren iritsierarekin ere ez da eten taldean zegoen giro zakarra. Immunitate proban argi gelditu da jokoa hasia zela. Aitzik protesta egin du ontzian izango zuen tokiagatik, baina igeri egiterakoan gogor eman dio eta inork baino hobe egin du. Baina Idoia hobe aritu da sarean eta aise irabazi du. Lehiakideek gogoan hartuko dute bakoitzak egin duena, eta badakite nork dituen urrutira iristeko aukera gehiago eta nork sufrituko duen probetan.
Bileran ez da ezustekorik egon. Elen eta Maria izendatu dituzte eta Vanerekin batera duelura bidali dituzte berdeek. Nekanek uste zuen arriskutik kanpo zegoela, baina Patrik duelura bidali du. Telerrealitate saioetan duen esperientzia erabakigarria izan da kapitainaren hautuan.
Duelua bizia eta zaila izan da: plataforma mugikor baten gainean enbor bat moztea ez da batere erraza. Nekane izan da lehena, Maria bigarrena, eta Elen ozta-ozta gelditu da arriskutik kanpo. Hasi bezala bukatu du eguna Vanek: bere ezintasunagatik negarrez. Bere agurrean argi utzi du irabazteko edozer egiteko prest dauden "otsemeak" daudela kanpamentuan.
Bitartean, gorriak etsita daude, gainerako taldeen aurka lehian aritzeko zain. Gotzonek ez du aukerarik galtzen saioa taldea ahultzeaz salatzeko.
Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.