Audientzia
"El Conquistador" berriz ere audientzia-buru, asteleheneko ordutegi nagusian
EiTB
Hirugarren astez jarraian lortu du abentura realityak astelehen gauetako lidergoa, aste honetan % 21,0ko audientzia-zatia bereganatuz.
"El Conquistador del Caribe" asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen hirugarren astez jarraian, % 21,0ko audientzia-zatia bereganatuz. Julian Iantzik aurkezten duen abentura-realityak 327.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Nesken taldea izan zen abenturako bigarren ataleko protagonista. Los Haitisesera pozarren iritsi ziren arren, hasi da jada euren arteko lehia bizia: Idoiak immunitate jokoa irabazi zuen, eta Nekanek, Mariak eta Elenek Vane kanporatu egin zuten enborrak mozteko desafioan.
Bestalde, #conquis2 traola joera izan zen Twitterren eta lau milioi eta erdi inprimatze baino gehiago izan zituen sare sozialaren timeline-etan. Halaber, Vanek eta Nekanek dueluan izan zuten jokaera oso komentatua izan zen Twitterren, eta bi lehiakideak joera izan ziren gaueko uneren batean.