22:15ean
"El asesino del lago" minisaila, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Lise eta Clovis polizia agenteek serieko hiltzaile baten kasua ikertu beharko dute.
"El asesino del lago" ("Le tueur du lac") minisaila izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n. Ekoizpen frantses hau Bruno Dega, Jeanne Le Guilloy eta Jérôme Cornuau zinema-zuzendariek eraman dute aurrera, eta, besteak beste, Lannick Gautry, Julie De Bona, Clement Manuel, Julie Depardieu, Pierre Perrier eta Marie-Anne Chazel aktoreek parte hartu dute bertan.
Zortzi atalek osatutako telesail bat da. Larunbat honetan lehenengo hiru atalak eskainiko dira eta hurrengo asteetan bukatuko da.
Lise eta Clovis polizia agenteen istorioak jasotzen dira ekoizpen honetan. Orain dela hiru urte ezagutu zuten elkar aintzira batean gertatutako hilketa baten harira, eta orain familia bat osatzen dute Tom bederatzi hilabeteko semearekin batera. Annecy aintziraren inguruan bizitzera joango dira. Bikoteak kasu berriak bere gain hartzen dituen heinean, Clovis dei arraroak jasotzen hasiko da. Hori guztia gutxi balitz bezala, aintziran bi gorpu berri agertu, eta alarma guztiak piztuko dira. Lisek eta Clovisek ez dute zalantzarik: serieko hiltzaile bat da horien egilea. Elkarrekin egin beharko diete aurre zailtasunei, eta, aldi berean, familia-bizitzarekin ere jarraitu beharko dute.
Ez galdu "El asesino del lago" minisaila, gaur, 22:15ean, ETB2n. Minisaileko lehen atalak telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango dira ikusgai, krimen eta suspensezko filmak atalean.