Kirolak
Eskubaloia, futbola, herri kirolak eta pilota, asteburuan, EITBn
EiTB
Zuazo Barakaldo vs Bera-Bera eta Real Sociedad B vs Izarra partidak, eta Iruñeko eta Tolosako pilota jaialdiak dira ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzten emankizunak.
Eskubaloiak, futbolak, herri kirolak eta pilotak (esku pilota, erremontea eta zesta punta) osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.
Larunbatean, zuzeneko bi emanaldi izango ditugu: 16:00etan Bigarren B Mailako Real Sociedad B vs Izarra partida eta 18:00etan Iruñeko pilota jaialdia. Bertan, Binakako Txapelketako bi norgehiagoka jokatuko dira: Agirre-Eskiroz vs Salaberria-Tolosa (promozio maila) eta Irribarria-Rezusta vs Artola-Imaz (lehen maila).
Bestalde, arratsaldez Hernaniko Galarretan jokatutako erremonteko Masters Torneoko finalerdiak izango ditugu ikusgai, 21:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en.
Igandean, eskubaloia izango dugu lehendabizi: Iberdrola Ligako Zuazo Barakaldo vs Bera-Bera, 12:10ean. Eta zuzeneko bigarren hitzorduak Tolosara eramango gaitu. Beotibar pilotalekuko jaialdia eskainiko da 17:00etan: Peña II-Aranguren vs Egiguren V-Erostarbe, Olaizola II-Urrutikoetxea vs Altuna III-Galarza (Binakako Txapelketa) eta Arretxe II-Erasun vs Dario-Ruiz (Binakako Promozio Txapelketa).
16:00etan, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek, hilaren 19an Iraetan izandako Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako jardunaldia eskaintzeko, eta 13:00etan zesta punta izango dugu ETB4n, hilaren 25ean Zumaian jokatutako Xistera Txapelketako finalak.