Audientzia
"A Bocados" saioak bere audientzia-muga gainditu du, % 16,5eko kuotarekin
EiTB
Asteleheneko atala inoizko programarik ikusiena izan da.
ETB2ko "A Bocados" saioak inoizko audientzia daturik onenak lortu ditu. Asteleheneko emanaldia saioaren historiako atalik ikusiena izan da, eta bere ordu-tartean lidergoa bereganatu du % 16,5eko kuotarekin. Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkezten duten sukaldaritza saioak 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
"A Bocados" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:15etik aurrera.