22:15ean
'La redada' pelikula, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Bigarren Mundu Gerra garaiko benetako gertakarietan oinarritutako filma da. 1942an, juduen kontrako sarekada handiena egin zen Parisen: 13.000 judu frantziar atxilotu zituzten.
ETB2k La redada (La rafle) pelikula eskainiko du gaur gauean. Besteak beste, Mélanie Laurent, Jean Reno, Gad Elmaleh eta Raphaëlle Agogué aktoreak dira pelikularen protagonistak, eta Roselyne Bosch zinemagileak idatzi eta zuzendu du.
Bigarren Mundu Gerra garaiko benetako gertakarietan oinarritutako filma da. 1942ko uztailean, juduen kontrako sarekada handiena egin zen Parisen: 27.000 judu frantziar atxilotzeko asmoa zuten, baina 13.000 atxilotu zituzten azkenean. Parisko poliziak Jo Weissman haurra eta horren familia atxilotu, eta Neguko Belodromora eramango ditu. Annette erizainak familiari lagunduko dio, eta Jok ihes egingo du Pavel lagunarekin.
La redada filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.