Itxi

22:30ean

Sofian izango da "Vascos por el Mundo" saioa gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Leyre Samanes kazetariak Bulgariako hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren Alba, Janire, Borja eta Arkaitz euskaldunek gidatuta.

Leyre Samanaes kazetaria Sofian. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"Vascos por el Mundo" saioa Sofian, Bulgariako hiriburuan, izango da gaur gauean. Leyre Samanes kazetariak eta Raul Perez kamerariak hiria ezagutuko dute bertan bizi diren Alba, Janire, Borja eta Arkaitz euskaldunen eskutik.

2007tik Europar Batasuneko kide den Bulgariako hiriburua Europako ekialdeko hiririk merkeenetakoa da bidaiatzeko. Tradizioak eta modernitateak bat egiten dute hiriko kaleetan, eta iraganeko zibilizazio askoren aztarnak ikusgai daude oraindik bertan. Horien artean, Serdikako aztarna erromatarrak, bost mendeetako okupazio otomandarraren eragina, eta erakin eta monumentu sobietarrak.

Halaber, Bulgariako gastronomian barrena murgilduko dira saioan.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)