Itxi

Igandean

"Historias a Bocados" saioak Arabako Aiaran dagoen Menagaraira txangoa egingo du

EiTB

Leer en Castellano

Juan Antonio Alañak, Luis Zaballak eta Toñi Iturribarriak istorio pertsonalak kontatuko dizkiote Joseba Arguiñanori.

Joseba Arguiñano Arabako Menagarai herrian. Argazkia: EiTB

Igandean, "Historias a Bocados" saioa Menagarain izango da. Aiaran kokatuta dagoen Menagarai-Beotegi kontzejuan dago herria.

Juan Antonio Alañarekin egingo du topo Arguiñanok bertan. Alañak 70 urte ditu eta jaio zen baserrian bizi da. Argi eta kanileko urik gabeko bizimodua ezagutu zuen. Egun, goiz goiz, eguzkiarekin jaiki eta goiz eguzkia sartzen denean oheratzen da. Musika-tresna gisa erabiltzen diren adarrak lantzea da bere zaletasunik handiena.  

Luis Zaballa 44 urteko artzaina da. Erromantikotzat du bere burua, jaioterrian bizi eta artzaintzan aritzea gogoko duelako.

Toñi Iturribarriak 71 urte ditu eta Menagaraiko emakume taldeko kide da. Urtetan nekazal giroko emakumearen inguruan topaketak eta jardunak antolatu ditu.

"Historias a Bocados" igandean dago ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)