Itxi

''El Conquistador del Caribe''

Taldekako lehia abiatuko da gaur, hiru atal berezi eskainiko dituen 'Conquis' astean

EiTB

Leer en Castellano

Abenturaren gogortasuna agerian utziko duen pista amerikarra ikusiko dugu. Lehia oso emankorra denez, gertatutako guztia ezin da atal bakarrean jaso, eta beste bat izango da astearte gauean.

Julian Iantzi.

Aste hau berezia izango da Euskal Telebistarentzat, abenturaren bi atal eta asteazkeneko debatea emango direlako "Conquis" astean. Gaur gauean hasiko da aste berezi hau, laugarren atalarekin, taldekako lehia abiatuko duenarekin, hain zuzen, eta laugarren atal horren bigarren zatia eskainiko da astearte gauean. Aste hau borobiltzeko, asteazkenero bezala, Patxi Alonsok gidatzen duen debatea izango da ikusgai, eta aste honetan kanporatuko duten lehiakidea joango da platora.

Hiru taldeek lehen immunitate jokoa izango dute. Emankorra izango da oso, eta han gertatutako guztia atal bakarrean jasotzea ezinezkoa izan denez, asteartean aparteko saio bat izango dugu, "Conquis"eko jarraitzaileen gozamenerako. Pista amerikar gogorra izango dute aurretik hiru taldeek; igeri egin, lurra aitzurtu, malda batetik gora igo eta horma handi bat, eskailera metaliko bat eta tirolina bat igaro beharko dituzte. Hori guztia kupel handi bat daramala egin beharko du talde bakoitzak. Azkenik, itsasoaren erdian dagoen dorre batera igo beharko dute kupela, ikurrina eskuratu ahal izateko.

Jokoa irabazteko aukera gehien nork duen ikusiko dugu astelehenean. Gorriak lehiatzeko irrikan daude, berdeek edonor garaitzeko gai direla erakutsi nahi dute, eta azkenik,  nagusiek, Eneko buru dutela, beraien esperientzia abantaila dela uste dute.

"Conquis" astea gaur hasiko da, ohi bezala, 22:30ean. Asteartean, "La Noche de..." berezia izango da, Oscar sariak eta "El Conquistador" saioa hizpide hartuta. Ondoren, laugarren atalaren bigarren zatia eskainiko da, eta asteazkenean, "Eguraldia" tartearen ostean, Patxi Alonsok gidatzen duen debatea izango dugu ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)