22:15ean
'Berlin 36' pelikula, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, Gretel Bergman familia judu bateko atleta alemaniarraren inguruan.
ETB2k Berlin 36pelikula eskainiko du gaur gauean. Kaspar Heidelbach da benetako gertakarietan oinarritutako filmaren zuzendaria, eta Karoline Herfurth, Sebastian Urzendowsky, Axel Prahl eta Robert Gallinowski ditu protagonista.
Gretel Bergman familia juduko atleta alemaniarraren istorioa kontatzen du filmak. Bergmanek Erresuma Batura ihes egin zuen bere familiarekin batera Hitlerrek boterea hartu zuenean. Baina naziek Alemaniara itzultzera eta Berlingo 36ko Olinpiar Jokoetan parte hartzera behartu zuten. Naziek konplota prestatu zuten horren aurka, eta tartean sartu zuten Dona Ratjen, sekretu garrantzitsu bat gordetzen zuen atleta.
Ez ezazu galdu Berlin 36' filma, gaur, 22:15ean, ETB2n. "La Noche De..." saioko filmik ikusiena izan zen 2019an.