Kirolak
Futbola, motoziklismoa, pilota eta saskibaloia, asteburuan, EiTBn
EiTB
Binakako Pilota Txapelketako partidekin batera, Arenas vs Real Unión eta RPK Araski vs IDK Gipuzkoa neurketak, eta Barakaldon jokatuko den Munduko X-Trial Txapelketa eskainiko dira zuzenean.
Larunbatean zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en: 16:00etan, Bigarren B Mailako Arenas vs Real Unión partida; 18:00etan, Arteaga II-Urretabizkaia II vs Egiguren V-Erostarbe eta Victor-Mariezkurrena II vs Jaka-Zabaleta Binakako Txapelketako norgehiagokak Iruñetik; 21:45ean, Munduko X-Trial Txapelketa Barakaldotik.
Igandeko eskaintza saskibaloiarekin hasiko da: Endesa Ligako RPK Araski vs IDK Gipuzkoa neurketa eskainiko da 12:10ean. 16:00etako herri kirolen tartean, berriz, goma gaineko sokatirako finalak (600 kg) izango dira ikusgai.
17:00etan, pilota emankizuna izango dugu Tolosatik. Txapelketako Irribarria-Rezusta vs Olaizola II-Urrutikoetxea izango da partida nagusia, eta horrekin batera beste bi neurketa hauek jokatuko dira: Elezkano II-Garmendia vs Elordi-Bikuña eta Dario-Tolosa vs P. Etxebarria-O. Etxebarria.
Azkenik, 13:00etan, Banakako Pala Txapelketako bi partida eskainiko dira ETB4n eta eitb.eus-en: I.Perez vs Fusto eta Necol vs Urrutia.