22:00etan
'Elkano, lehen mundu bira' animaziozko filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en
eitb.eus
Animaziozko film luzearen oinarria 1519an Sevillan hasi eta hiru urtegarrenera toki berean amaitu zen bidaia zirkularra da. 22:00etan izango da ikusgai, ETB1en
Your browser doesn’t support HTML5 video
Elkano, lehen mundu bira familiei zuzendutako animaziozko film luzea da, Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoitzitakoa, eta horren oinarria 1519an Sevillan hasi eta hiru urtegarrenera toki berean amaitu zen bidaia zirkularra da. 240 gizon Sevillatik irten ziren bost itsasontzitan, eta bakarrak lortu zuen itzultzea, Juan Sebastian Elkano euskal herritarrak. Angel Alonsok (Pasaia, 1967) abiapuntu hori hartu du 90 minutuko filma egiteko.
Elkano, lehen mundu biraren gidoia Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak sinatu dute, Joseba Beristain da soinu bandaren egilea, Fernando Velazquezek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia zuzendu du grabaziorako eta Enrike Solinis antzinako musikan eta gitarran adituak ere hartu du parte musikan.
Halaber, La Oreja de Van Gogh taldeak "Haizeaz fidatu" kantua konposatu du ETBren parte hartzea duen filmerako.
Ez ezazu galdu Elkano, lehen mundu bira filmaren telebistako estreinaldia, gaur, 22:00etan, ETB1en.