20:00etan
"Historias a Bocados"ek Karrantzako Lanzas Agudasera bisita egingo du arratsaldean
EiTB
Julen de Cura eta Casilda eta Benjamin Múgica herritarrekin solasean arituko da Joseba Arguiñano, eta elkarrekin jaki gozoak prestatuko dituzte.
Gaur, "Historias Bocados" saioan, Karrantza bailarako Lanzas Agudas herrira bisita egingo dute.
Julen de Cura duela 68 urte jaio zen Bilbon. Bere ama Lanzas Agudaskoa zen eta Karrantzako paraje honetan eman zituen haurtzaroko asteburu eta udako oporrak. Julenek lekua erakutsiko dio Joseba Arguiñanori eta herriko bizilagun ohoretsuenaren berri emango dio: Miguel Sanz Indo indiarra. Gizon honen aberastasunen zati handia Lanzas Agudas eta Karrantzan, oro har, egin diren azpiegitura diruz laguntzeko erabili da.
Casilda Mugicak 55 urte ditu eta bizitza guztia Lanzas Agudasen eman du. Josebarekin bere etxean egingo du hitzordua ogia egiteko. Herrietan beti egin den modura egingo dute ogia.
Benjamin Mugicak 87 urte ditu eta Josebak bere eguneroko errutinan harrapatuko du. Aurkezleak egurra mozten eta baratzean simaurra lurrarekin nahasten lagunduko dio.
"Historias a Bocados" 20:00etan egongo da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.