19:00etan
Tolosako inauteriei buruzko saio berezia, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Zezenak eta jai giroaren inguruko erreportajeak izango dira ikusgai.
Tolosako Inauteriak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia
Tolosako inauterietako giroan murgilduko dira ETB1 eta eitb.eus. Gaur arratsaldean, Tolosako zezenetan izango dira, eta saio berezia eskainiko dute 19:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.
Gorka Otaegi Patxi Amiano Kabi Alai elkarteko kide eta inauterietako alkatearekin izango da, eta Jaione Carpintero ere arituko da erreportari lanetan; txarangen bilkurako bideoa egin, kaleko giroa jaso eta elkarrizketak egingo ditu plazan.