Itxi

22:15ean

1981eko otsailaren 23an benetan gertatutakoa aztergai, gaur gauean, "360º" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Estatu kolpearen 39. urteurrenarekin batera, Eider Hurtadok aurkeztu eta zuzendutako saioak Juan Carlos erregeak gertaeran izan zuen parte hartzea ikertuko du.

Adolfo Suarez eta Juan Carlos I. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Estatu kolpea gertatu zenetik 39 urte bete dira gaur, baina oraindik argitu gabeko gauza asko daude. Bertsio ofizialaren arabera, frankismoaren nostalgiko batzuek bultzatu zuten aurreko sistemara itzultzeko asmoz. Baina beste batzuek diote Erregeak zuzendutako plan bat izan zela Suarez paretik kentzeko. "360º" saioko lan-taldea 1981eko otsailaren 23an gertatutakoa argitzen saiatuko da; Estatu kolpea bera eta aurretik eta ondoren bizi izan zena aztertuko dute 23F: ¿Hasta dónde llega la mano del Rey Juan Carlos? erreportajean. 

Garaiko lekuko eta kronikagile askorentzat Juan Carlos I demokraziaren salbatzailea izan zen. Hala defendatzen dute orduan diputatu zen José Bonok eta Nativel Preciado idazleak. Euren ustez errege emerituak egin beharrekoa egin zuen. 

Pilar Urbano idazlearen iritziz, monarkaren betebeharraren inguruko zalantzak argituta daude; argi du Juan Carlos I izan zela kolpe politikoaren bultzatzailea. 

Tejeroren lagun batekin, Luis Fernández-Villamearekin, mintzatuko dira baita ere. Gertaeren lekuko izan zen eta kolpea eman zuen gizonak beti eutsi duen bertsioa zein den azalduko du. 

Sekretu Ofizialen Legearen eraginez, erantzun gabeko galdera asko daude estatu kolpearen inguruan. Estatuko zerbitzu sekretuek gertaerarekin harremanik izan ote zuten aztertuko dute. 

"360º" saioa, Eider Hurtadok gidatuta, igandeetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)