22:15ean
"Engaño" minisail britainiarra, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Intrigaz eta misterioz betetako lanak Leah unibertsitateko irakaslearen eta Rose haren ikaslearen arteko harreman arriskutsua du oinarri.
ETB2k "Engaño" ("Cheat") minisail britaniarraren lau atalak eskainiko ditu gaur gauean. Intrigaz eta misterioz betetako lanak iruzur arriskutsu batean murgilduta dauden bi emakume jarriko ditu aurrez aurre. Cheat jatorrizko izenburua duen lan honek arrakasta handia izan du Erresuma Batuan, eta bi aktore ospetsu ditu protagonista: Katherine Kelly, telebistan ibilbide luzea duen aktorea, eta Molly Windsor gaztea, telebistako aktore onenaren BAFTA sariaren irabazlea.
Leah unibertsitateko irakaslearen eta Rose haren ikaslearen arteko harreman arriskutsua dago horren oinarrian. Hainbat gertakari izan ondoren, haien arteko lotura indartu eta ondorio saihestezinak ekarriko dizkie.
Ez ezazu galdu "Engaño" minisaila, gaur, 22:30ean, ETB2n. Minisaila telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango dira atal guztiak ikusgai martxoaren 29a arte, krimen eta suspensezko filmen atalean.