7. atalaren aurrerapena
Tirolina gorabeheratsua eta berdeen biziraupena jokoan, "El Conquistador" saioan
EiTB
Lortuko ote dute berdeek Guaragao eta Caguama taldeak garaitzea? Berriro ikusiko ote ditugu Gotzon eta Eneko liskarrean? Gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
Maja taldearen egoera jasanezina da "El Conquistador del Caribe" saioan; izan ere, Immunitatearen Jokoa berriro galduko balute, krisialdi zital batean sartuko lirateke berdeak, baita Patri kapitaina ere. Astebete daramate ezer jan gabe, eta ozta-ozta bizi dira kanpamentu oso txiroan. Gorriak, berriz, pozarren daude, aurreko bi jokoak irabazi eta gero.
Mangladi batean, tirolina bat eraiki beharko dute aste honetako jokoan, eta talde bakoitzeko zazpi kidek pasatu beharko dute handik. Lortuko ote dute berdeek Guaragao eta Caguama taldeak garaitzea? Berriro ikusiko ote ditugu Gotzon eta Eneko liskarrean? Gauza bakarra dago argi: joko bero-beroa izango da asteleheneko saioan, eta Gotzonek ezbeharren bat pairatuko du.
Gainera, kanpamentu txiroan ur-tinak apurtu egingo zaizkie, eta gorriek hutsegite handia izango dute kanpamentu aberatsean, sua bizirik mantentzerakoan. Bi kontu horiek gatazkak eragingo dituzte asteon.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian ikus daitezke.