Audientzia
"Historias a Bocados" bere ordu-tartean nagusi, % 12,4ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Joseba Arguiñanok aurkeztutako saioak 193.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen.
Igandeko "Historias a Bocados" saioa bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen, % 12,4ko audientzia-kuota bereganatuz. Joseba Arguiñanok aurkeztutako saioak 193.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.
Halaber, ETB2ko saioak datu bikainak lortu ditu denboraldian zehar: batez beste, % 10,0eko audientzia-zatia eta 186.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Igandero, Joseba Arguiñanok Euskal Herriko herrietako bizilagunen istorio gastronomikoak ematen ditu ezagutzera. Aste honetan, Aramaioko Barajuen elizatean izan da Joserra Uribe, Andoni Astondoa eta Marion Granouillet protagonistekin.
"Herri Txiki" saioak ere, audientzia ona
"Herri txiki, Infernu Handi" saioak ere, harrera ona lortu zuen igandean. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Donamaria bisitatu zuten, eta saioak % 4,5eko audientzia-zatia izan zuen, oro har, eta % 12,1eko audientzia-kuota izatera heldu zen, euskaldunen artean.