'El Conquis'en 7. atala
Berdeek behea jo dute, tirolinan trakets ibili eta Martinek Aitzi kanporatu eta gero
EiTB
Urdinek irabazi dute tirolinaren immunitate jokoa eta berdeak berriz izan dira azkenak. Gotzonek min hartu du baina badirudi ez dela larria.
Maja taldeak bururik altxa ezinik jarraitzen du. Aitziren kanporaketak "El Conquistador del Caribe" saioaren talde berdearen ezintasuna eragin du. Kapitainak ez daki zer egin immunitate jokoak irabazteko, eta dueluetan ere ezin dute beti garaipenik lortu berdeek. Aitziber frustrazio handiarekin heldu da erronkara kanpamentu oso txirotik ateratzea lortzen ez dutelako eta haserre Patrik arriskuan jarri duelako. Haren iritziz, izendatua Txukum izan beharko litzateke, alde batetik, jokoa galtzerakoan izan duen akatsagatik eta bestetik, fisikoki Virrekin berdindurik dagoelako. Halere, kapitainak Aitzi aukeratu du, eta Martínek Maja taldeko ustezko indartsuenetako bat kanporatzeko aukera aprobetxatu du.
Dueluan, buloi batzuetara heldurik uretara ez erortzea lortu behar zuten; bitartean, aurkariak besteari zer buloi kendu erabaki behar zuen. Gotzon erabakigarria izan da gorrien garaipenerako. Vir oso trakets ibili da eta bere taldekidearen porrota espero zena baino lehen iristea baino ez du lortu. Aitzi negarrez atera da saiotik, kanpamentu oso txiroko infernua soilik ezagutu baitu.
Patriren eta berdeen egoera oso bestelakoa da gainerako taldekoenarekin alderatuz gero. Urdinek berriz erakutsi dute beraien adina ez dela inolako oztopoa jokoak irabazteko. Enekoren estrategia ondo atera da; Malenik tirolinatik pasatzea lortuko zuen zalantza izan du, baina azkenean hari esker irabazi du Caguama taldeak. Gorriak froga irabazteko faboritoak ziren, baina bigarren postuan geratu dira. Landerrek, lehiaketa irabazteko faboritoenetarikoak, ezin izan du lehenengo bi aldietan tirolina pasatu eta asko sufritu du mangladiko ibaia zeharkatzeko. Gotzonek min hartuta amaitu du jokoa, baina dirudi bere lesioa ez dela larria, bestela ez zitekeen joago duelura joango Martini laguntza ematera.
7. atalak ia hondoratuta utzi ditu berdeak eta baieztatu du urdinek, Eneko buruan dutela, oso aurkari indartsuak direla Guaraguao taldea garaitzeko.
Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.