00:30ean
Bretainian izango da "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioa gaur gauean
EiTB
Iparraldeko zenbait herri bisitatu ostean, Trail du Bout du Monde lasterketan parte hartuko du Zigor Iturrietak.
Zigor Iturrietak Bretainiara joko du gaur gauean, "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioaren denboraldiko azken atalean. Frantziako eskualde horren iparraldean, hainbat herri bisitatuko ditu: Paimpol, Perros-Guirec, Trégastel, Locquirec, Plougasnou eta Morlaix. Gainera, paraje ikusgarriak erakusteaz gain, gastronomia kontuak ere ekarriko dizkigu.
Bestalde, Plouzané herrian jokatzen den Trail du Bout du Monde lasterketan hartuko du parte. 57 kilometroko ibilbidea du, eta Frantziako probarik politena da, askoren esanetan.
'Chiloé, Una Aventura Ultratrail' saioa 00:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.