Itxi

22:15ean

'15 días' minisailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Leer en Castellano

Gizon gazte baten hilketa izugarriarekin hasiko da thrillerra; ondoren, 15 egun egingo ditu atzera, heriotza argitze aldera. EiTB Nahieranen izango dira atalak ikusgai apirilaren 6a arte.

Tom Rhys Harries "15 días" minisailaren fotograma batean

ETB2k '11 días' lau ataleko minisaila emango du gaur gauean. Andy Newberyk zuzenduriko telesail britainiarraren protagonistak dira, besteak beste, Tom Rhys Harries, Ifan Huw Dafydd, Kezrena James, Catherine Tyldesley, David Caves eta Geraint Morgan.

El thriller comienza con el brutal asesinato a tiros del joven Rhys (Tom Rhys Harries), para retroceder 15 días atrás, cuando un grupo de hermanos con problemas se reúnen después de la muerte de su madre. Tras el funeral, surgirán tensiones sobre quién heredará la granja familiar, y los eventos finalizarán con el impactante asesinato de uno de los cuatro hermanos por, supuestamente, un familiar cercano.

Rhys gaztearen (Tom Rhys Harries) hilketa izugarriarekin hasiko da thrillerra; ondoren, 15 egun egingo ditu atzera, elkarrekin arazoak dituzten lau anai-arreba ama hil delako bilduko diren egunera. Amaren hiletaren ondoren, hika-mikak piztuko dira, familiaren baserria oinordetzan nork hartuko duen erabaki behako baitute. Hainbat gertakariren ondoren, anaietako bat hilko dute; ustez, gertuko familiako bat da hiltzailea.

Ez ezazu galdu '15 días' minisailaren estreinaldia, gaur, 22:15ean, ETB2n. Minisaila telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango dira atalak ikusgai apirilaren 6a arte, krimen eta suspensezko filmen atalean.