Itxi

20:00etan

Nafarroako Iza udalerriko Erice herrira bisita, gaur, "Historias a Bocados" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñano Socorro Perez, Isabel Villarreal eta Arantza Miranda bizilagunekin bilduko da.

Joseba Arguiñao Ericen izango da igandean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunean, "Historias a Bocados" saioak Erice herria bisitatuko du, Nafarroako Iza udalerria osatzen duten herrietako bat, hain zuzen ere. Saioko protagonistak hiru emakume, herriko bizilagunak hirurak, izango dira.

Socorro Perez Iruñean jaio zen duela 72 urte, baina Ericen daramatza 30 urtetik gora. Senarraren familia-etxean, garai bateko nekazal etxe batean, bizi da.

Isabel Villarealek 58 urte ditu, eta duela 23 urte Iruñea utzi eta Ericen ikusi zuten etxe batez maitemindu ziren bikotekidea eta bera. Ordutik bizi dira Ericen.

Arantza Mirandaren (43 urte) familia etxeak ere baditu bere istorioak. XVII. mendean eraikia, herriko antzinako benta izan zen, eta errepide ondoan zuen kokapena aprobetxatuz, Arantzaren aitak mekanika-tailer bat jarri zuen etxabeetan. Tailerra jada ez dago zabalik, baina aitak erretiroa hartu zuenean utzi bezala jarraitzen du, eta Arantzak Josebari erakutsiko dio.

"Historias a Bocados" saioa 20:00etan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)