Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Futbola, herri kirolak, pilota eta saskibaloia, asteburuan

EiTB

Leer en Castellano

Nabarmentzekoak dira saskibaloiko Erregina Kopako RPK Araski vs Perfumerias Avenida (larunbatean) eta Emakume Master Cupeko finalerdiak (igandean).

Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak, igandean, Beasaindik

Kirol eskaintza zabala izango dugu asteburuan Euskal Telebistan eta eitb.eus-en. 

Hasteko, larunbatean, 13:00etan, saskibaloiko Erregina Kopako finalerdia, RPK Araski vs Perfumerias Avenida, eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en. Gasteizko taldeak aurrera egingo balu, finala ere emango da igandean, ordu berean. 

16:00etan, Bigarren B Mailako futbolaren tartean, Athletic Club B vs Real Unión izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Eta hau amaitutakoan, Iruñeko pilota jaialdia, Binakako Txapelketako bi partidekin: Agirre-Eskiroz vs Zabala-Ruiz (promozio maila) eta Ezkurdia-Martija vs Jaka-Zabaleta (lehen maila). 

Igande goizean, 12:00etan, pilotako Emakume Master Cupeko finalerdiak eskainiko dira zuzenean Beasaindik: Olatz Arrizabala-Gentzane Aldai vs Arrate Bergara-Amaia Aldai eta Miren Larrarte-Olatz Ruiz de Larramendi vs Leire Garai-Nora Mendizabal. 

Arratsaldean, 17:00etan, Bizkaia pilotalekuko jaialdia izango dugu ikusgai. Binakako Txapelketako Olaizola II-Aranguren vs Laso-Albisu norgehiagokarekin batera, P. Etxeberria-Bikuña vs Salaberria-Ladis Galarza eta Dario-Garmendia vs Egiguren V-Tolosa neurketak jokatuko dira. 

Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finalek (16:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en) eta Emakumezkoen Euskal Herriko Paleta Goma Txapelketak (15:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en) osatuko dute igandeko kirol programazioa. 

Bestalde, euskal talderen batek eskubaloiko Errege Kopako finalerdia (larunbatean) eta finala (igandean) jokatuko balu, norgehiagoka zuzenean eskainiko litzateke ETB4n eta eitb.eus-en, 18:30ean. 

Informazio gehiago (1)