22:15ean
'Embarazados' komedia izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n
EiTB
40 urte inguru dituztela seme-alabak izatea erabaki duen bikotearena egiten dute Alexandra Jimenez eta Paco Leon protagonistek.
Gaur gauean, ETB2k Embarazados komedia dibertigarria emango du. ETBren partaidetzarekin ekoitzitako filma da, eta Donostiako kaleetan filmatu zuten. Alexandra Jimenez eta Paco Leon dira Juana Maciasek zuzendutako filmaren protagonistak. 40 urte inguru dituztela, seme-alabak izatea erabaki duen bikotearena egiten dute Jimenezek eta Leonek. Ernesto Sevilla, Goizalde Núñez, Maribel Salas, Belén López, Alberto Amarilla eta Elisa Mouliaá dira filmeko beste aktoreetako batzuk.
Ez galdu Embarazados filma, gaur, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, bi astez egongo da ikusgai EiTB Nahieran atarian.