Itxi

David Barberok aurkeztuta

Cristobal Balenciagari buruz asteazkeneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Miren Arzalluz adituak Cristobal Balenciaga. La forja de un maestro liburua aurkeztuko du.

Miren Arzalluz modaren historian aditua da eta Cristobal Balenciaga. La forja de un maestro liburua aurkeztera hurbilduko da asteazken honetan ''Forum'' elkarrizketa saiora. Liburuak diseinatzailearen bizitzaren lehenengo lau hamarkaden analisia egiten du, 1895ean jaio zenetik Parisera joan zen arte. Balenciagak 1936. urtean Pariseko Georges V etorbidean ireki zuen bere lantokia eta hilabete gutxi batzuetan, bere kolekzio berriaren arrakastak nazioarteko diseinatzaile garrantzitsuenen artean jarri zuen. David Barberorekin mantenduko duen hitzorduan zehar, Miren Arzallus-ek diseinatzailearen ibilbidea errepasatuko du, izan zituen influentzia eta bizipen garrantzitsuenak gogoratuz. ''Forum'' asteazken honetan emango da goizeko 07:40etik aurrera ETB-2n.